2012-10-28

Jaiak - Beldurrezko gaua - jokoa

Mozorroa egingo diogu kalabazari joko honetan.

Bide batez, jantziez hitz egingo dugu.
Sakatu irudian.

2012-10-25

Jaiak - Beldurrezko gaua (Halloween)

Gure lagunak, Anak, egindako materiala inprimatu ondoren, emango diegu umeei karpeta bat osatzen. Ondo datorkigu jaiei buruzko solasaldiak izateko.

Fitxa egiten duten bitartean azalduko diegu nola ospatzen ditugun guk eta haiek beraietan nola egiten duten.


2012-10-22

Emozio desberdinak

Egoera desberdinak ikusiko ditugu aplikazio honetan, eta ikusi ahala hitz egingo dugu.

SAKATU IRUDIAN.

2012-10-19

2012-10-17

Emozioak lantzen

Marrazki hauek inprimatu egin ditugu eta plastifikatu, moztu ondoren ume batek hartuko du bat eta azalduko du nola sentitzen den neska. Hau abiapuntu izango da elkarrizketa bat hasteko.

2012-10-12

Emozioak lantzen haziko gara

Halloween aroa dela eta, aprobetxatu dugu emozioak adierazteko eta ikasteko ikasleekin.


2012-10-10

Udazkenaren soinuak

Nire ikaskideari esker, Maite Eluri esker, udazkeneko soinuak entzun ditzakegu. Hemen duzue.


2012-10-03

Udazkena, zer da?

Urtaro honetan sartzen gara ikasturte hasieran, eta hori aprobetxatuz, musika eta irudiak jarriko ditugu kontzientzia hartzeko.