2012-12-12

2012-12-10

GABONAK - elur-oreina

Margotu ondoren, moztu eta elur-orein polita atera zaigu. Etxera erameteko.

2012-12-04

GABONAK - Olentzero

Hau da egin dugun Olentzero. Folio berde batean itsatsi dugu moztu ondoren.

2012-10-28

Jaiak - Beldurrezko gaua - jokoa

Mozorroa egingo diogu kalabazari joko honetan.

Bide batez, jantziez hitz egingo dugu.
Sakatu irudian.

2012-10-25

Jaiak - Beldurrezko gaua (Halloween)

Gure lagunak, Anak, egindako materiala inprimatu ondoren, emango diegu umeei karpeta bat osatzen. Ondo datorkigu jaiei buruzko solasaldiak izateko.

Fitxa egiten duten bitartean azalduko diegu nola ospatzen ditugun guk eta haiek beraietan nola egiten duten.


2012-10-22

Emozio desberdinak

Egoera desberdinak ikusiko ditugu aplikazio honetan, eta ikusi ahala hitz egingo dugu.

SAKATU IRUDIAN.

2012-10-19

2012-10-17

Emozioak lantzen

Marrazki hauek inprimatu egin ditugu eta plastifikatu, moztu ondoren ume batek hartuko du bat eta azalduko du nola sentitzen den neska. Hau abiapuntu izango da elkarrizketa bat hasteko.

2012-10-12

Emozioak lantzen haziko gara

Halloween aroa dela eta, aprobetxatu dugu emozioak adierazteko eta ikasteko ikasleekin.


2012-10-10

Udazkenaren soinuak

Nire ikaskideari esker, Maite Eluri esker, udazkeneko soinuak entzun ditzakegu. Hemen duzue.


2012-10-03

Udazkena, zer da?

Urtaro honetan sartzen gara ikasturte hasieran, eta hori aprobetxatuz, musika eta irudiak jarriko ditugu kontzientzia hartzeko.


2012-09-30

Koloreak landuz


Koloreak dira lehen ikasi behar diren gauzen arteko errezenak. Beraz, eta ondo desberdintzen dituzten ikusteko, joko bat bilatu dut.

Nahiz eta ingelesez egon, soinurik gabe egin daiteke. Jolasteko sakatu irudian.

Jolastu ondoren koloreen izenak idatziko ditugu arbelean eta kartel batzuk kokatuko ditugu gelan.

2012-09-27

Koloreen erabilera

Ikusten dugun guztiak kolorea du. Gauzen egiazko kolorea identifikatzeko hemen dugu joko polit hau.


2012-09-25

Kolore gehiago

Orain indartzeko eta finkatzeko koloreen izenak bideo hau ikusiko dugu. Ikusten ahala, geldi eginez gero, umeei galderak erantzuteko aukera emango diegu.


2012-09-23

Koloreak ikasteko aurkezpena

Koloreak lantzeko mota askotariko multimedia, ipuinak, kartelak... daude, baina hau erakargarriena iruditu zait.





KOLOREAK on Storybird